19:00etan paratu dute hitzordua Illekuetan eta handik abiatuta, ohiko ibilbidea eginen dute, Illekuetatik Herriko Etxeko Plazara, Altzate, Legia, Zahar Etxea, Eztegara, Iturlandeta, Eztegara, Bidasoa karrika eta San Esteban karrikan barna pasatuta. Euria eginen balu, Altzateko pilotalekuan eginen litzake ekitaldia.
Bukaerako ekitaldian Kaldereroen kantak kantatuko dituzte, ohiko ezkontza eginen dute eta baratxuri zopa banatuko dute parte hartzaileen artean.
Larunbateko etorreraren aitzinetik, gaur arratsaldean musika eskolan elkartuko dira 20:00etan entsegua egiteko.