Negu garaian, «jendeak aktibitate gidatu gehiago egiten ditu. Urritik hasi eta uda bitarte programa zabala izaten dugu, eta udan murritzagoa izaten da». Gainera, aurtengo ikasturtean berrikuntzak sartu dituzte; «gimnasia aktiboa, entrenamendu funtzionala, zumba step… jendearen aldetik hagitz erantzun ona izan dute, eta nahi guztietarako aukera badago; uretan, uretik kanpo, lasaiagoak, kardio egiteko…».
Azken urteetan «gero eta kontzientzia handiagoa dugu mugimenduak osasunean duen onuraz, eta garrantzia gehiago ematen diogu». Hori dela eta, «kiroldegian hasi nahi dutenak etortzera animatuko nituzke. Bakoitzaren mailari egokitzen saiatzen gara eta lotsa eta beldurrak kentzean eta probatzean, onurak izugarriak direla ikusiko dugu».