51 herrialdetako hotelek parte hartu dute GriNN Awards sariketa honetan, ehun kategoriatan banatuak eta, beraien artean, turismo industrian praktika onenak eta jasangarritasunean abangoardian dauden aitzindariak bereizi dituzte. Gogoratu behar da joan den urtean Europako Ecolabel etiketa ere jaso zuela Arantza hotelak, % 100ean hotel jasangarria delako. Iberiar penintsulan etiketa hau lortu duen lehen hotela izan da.
Arantza hoteleko Alberto Madinabeitiak dioenez, «sari hau eguneroko lanaren eta kontzientziazioaren isla da, hotelaren instalazioetan nahiz jatetxean nabarmentzen direnak, 0 kilometroko kalitate oneneko produktuak eskainiz. Jasangarritasunarekin dugun konpromisoa errekonozitzen duen saria da, denendako etorkizun jasangarriagoa sortzeko lanean segitzeko motibatzen gaituena».