Kanttonberriko lanak herritarrei aurkezteko bilerak eginen dituzte Beran asteazkenean eta ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 8a, 13:00

Aurten eta heldu den urtean herria eraldatuko duten hiru proiektu eginen dituzte Beran. Horien artean lehenengoa Kanttonberriko eremukoa izanen da, eta aste honetan aurkeztuko dute herritarren aitzinean Beralandetan. Asteazkenean, urtarrilaren 10an 20:00etan gune horretako merkatariekin bilduko dira, eta ortzegunean 19.30ean aldiz, herritar guztiei zuzendutako bilera eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun