Ttipi Txartela

«Produktuen aniztasunaren aldeko apustua egin dugu»

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 5a, 12:00

1945ean sortu zen Berako Altzate karrikan Arturo arropa denda, eta Mari Jose Ara Iglesiasek azaldu duenez, «2015ean karrika bereko 30. zenbakira lekualdatu genuen denda».

Eskaintza zabala dute bertan, «lau ataletan banatzen baita; emakumezkoen arropa, gizonezkoen arropa, zurimenta eta haur, gizon eta emakumeentzako lentzeria. Euskal jantziak ere saltzen ditugu dendan». Izan ere, «produktuen aniztasunaren aldeko apustua egin dugu, gure hornitzaileak kontu haundiz hautatuz eta eskualdeko eta estatu mailako produktuen alde eginez. 78 urtez Berako bizitzaren parte izan gara, eta Altzateko karrika argitzen eta gure bezeroei tratu hurbila eta pertsonalizatua eskaintzen segitzea espero dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun