'Isildutako eskuak' liburua aurkeztuko du Jon Abrilek ortziralean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 15a, 16:00

'Isildutako eskuak' liburuaren aurkezpena izanen da ortziralean, hilaren 17an, Etxalarko Pello Apezetxea Kultur Etxean 19:00etan. Jon Abril Olaetxeak idatzi du liburua eta egilea bertan izanen da aurkezpenean eta galderak egiteko aukera ere izanen da. 1936ko gerra ondoko hamaika lanbidetako hamalau emakumeren istorioak, bizipenak eta oroitzapenak bildu ditu Abrilek liburuan

Sinopsia

36ko gerra ondoko hamaika lanbidetako hamalau emakumeren istorioak, bizipenak eta oroitzapenak bildu ditu Abrilek liburuan. Irudipena dago XX. mendean, gerraostean, emakumeak oro etxean gelditu zirela, familia zaintzen eta haurrak hazten, kanpoko lana gizonei utzita. Alabaina, legeek eta usadioek horretara bultzatu arren, izan ziren hainbat andrazko, beharrak eta ausardiak hauspotuta, giroari aurre egin eta hainbat arlotan aritu zirenak. Esku finak eskatzen zituzten lanak izaten ziren, baina soldata-maila eskasekoak, sektore berean ari ziren gizonezkoek baino gutxiago irabaziz, gainera. Isildutako eskuak izan dira emakumeenak, haien ahotsa bezala. Liburu honek emakume horietako batzuei ahotsa eman nahi izan die, guztien izenean, haien ekarpen sozial eta historikoa ikusgarri egiteko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun