Jasotako babesa eskertzeko gutuna idatzi du Beran sutean hildako gaztearen familiak

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 14a, 12:30

Urriaren 8an hil zen Beran Kevin Wladimir Paredes Jiménez 25 urteko gaztea bere gelan izandako sute baten ondorioz. Urri erdialdean gorpua Ekuadorrera aberriratzeko diru bilketa hasi zuen familiak, eta jasotako babesa eskertzeko gutuna idatzi dute. Horrela dio gutunak:

Lagun estimatuak,

Jiménez Avilés familiaren eta Kevin Wladimir Paredes Jimenezen lagunen partetik eskerrak eman nahi dizkizuegu gure semea, anaia eta laguna aberriratzeko jaso ditugun dohaintza guztiengatik.

Bereziki aipatu nahiko genituzke Berako Udala, Aproe ekuadortarrak Nafarroan elkartea, Virgen del cisne elkartea, Caritas, Anxel Iraola eta Berako herri osoa, hasieratik eman diguten babes guztiagatik.

Ez dago hitzik zuen aldetik jaso dugun babes eta maitasun guztia adierazteko. Egun zailak izan dira, baina Kevin azkenean jaio eta hainbeste maite zuen herrialdean dago eta hori guztia zuei esker izan da.

Dohaintza  bakoitza izan zen berezia eta, horregatik, berriro ere gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu.

Jiménez-Avilés familia

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun