Guardia Zibilaren ikertzaileek orain zehaztu dutenez, sutearen jatorria korrontean entxufatutako gailu elektroniko batean edo logelako instalazio elektrikoan egon daiteke. Zernahi dela, garbi omen dago «logelako sutea oheburuan hasi zela, eta erredurek bihotz eta arnas geldialdia eragin ziotela zendutako gazteari, baina heriotzaren arrazoia karbono monoxidoa arnastea izan zela».