Berako gazte bat hil da erredura larrien ondorioz, gailu elektroniko bat lehertu eta oheburuak su hartu ondotik

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 9a, 08:15

Ezbeharra atzo eguerdian gertatu zen Berako Altzate karrikan. Guardia Zibilak hedabideetara zabaldutako informazioaren arabera, gaztea logelan atseden hartzen ari zela, gailu elektroniko batek oheburuan sua piztu eta erredura larriak eta bihotz eta arnas geldialdia eragin zizkion 25 urteko jatorri ekuadortarreko gazteari. Helikopteroan eraman zuten Gurutzetako Ospitalera (Bizkaia) baina ordu batzuk beranduago hil egin zen.

Oronozko parkeko suhiltzaileak eta Berako suhiltzaile boluntarioak ere joan ziren sutea kontrolatzera. Baita mediku-erizain taldea eta anbulantziak ere. Suspertze maniobrak egin zizkioten gazteari eta, erreduren larritasuna ikusita, helikoptero medikalizatu batean Gurutzetako Ospitalera (Bizkaia) eraman zuten. Zoritxarrez, handik ordu batzuetara hil egin zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun