Palestinaren aldeko elkarretaratzea eginen dute gaur Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 7a, 11:30
Gernika-Palestina ekimenak antolatu ditu elkarretaratzeak. Argazkia: Freepik.

Gernika-Palestina ekimenak antolatuta,  Palestinaren aldeko elkarretaratzeak eginen dituzte gaur arratsaldean Euskal Herriko hainbat herritan. Lesakan ere bat egin dute deialdiarekin, eta 19:00etan elkartuko dira Plaza Zaharrean.

Eskuldean Leitzan, Areson, Elizondon, Beran eta Lesakan aterako dira herritarrak karrika Gazako sarraskia gelditu lelopean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun