Gazako sarraskia gelditzeko eskatuz elkarretaratzeak eginen dituzte azaroaren 7an Leitzan eta Areson. Leitzarrak udaletxearen aurrean bilduko dira 18:30ean eta aresoarrek plaza zaharrean eginen dute bilkura 19:00etan. Palestinarrek Gazan bizi duten egoera larria ikusita, «palestinarren aurkako genozidio honekin amaitu eta Palestinako auziari konponbide politiko justua emateko» mobilizatzen segitzeko deia egin dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.