Urriaren 8an Beran hildako gaztearen gorpua aberriratzeko diru-bilketa abiatu dute

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 19a, 20:00

Ezbeharra Berako Altzate karrikako etxebizitza batean gertatu zen.

Urriaren 8an ezbehar handia gertatu zen Berako Altzate karrikako etxebizitza batean. Bere logelan piztutako sute baten ondorioz, 25 urteko jatorri ekuadortarreko gazte bat zendu zen arnastutako karbono monoxidoarekin intoxikatuta.

Orain, hildako gaztearen gorpua Ekuadorrera aberriratu nahi dute, eta horretarako diru bilketa abiatu du bere familiak. Horretarako, bi aukera paratu dituzte. Alde batetik, ES82 2100 4308 01 2100056849 zenbakian egin daiteke ekarpena, bertzetik Bizuma egiteko zenbaki bat ere paratu zuten. Sistema honek gainezka egin duela eta, ezin da diru gehiagorik bidali bertatik. Horren ordez, dirua biltzeko eltzeitsu bat paratu dute Agara prentsa dendan.

Igandean, hilaren 29a, izanen da ekarpenak egiteko azkeneko eguna.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun