BixtuBera Energia Komunitatea Kooperatiba sortzeko bilera eginen dute ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 26a, 12:00

Martxoan hasi zuten Berako Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko prozesua. Hainbat bilera egin ondotik, ortzegunean eginen dute kooperatibaren batzar eratzailea.

Irailaren 28an, ortzegunean 18:00etan elkartuko dira Beralandetan. 18:00etan lan taldeen bilera izanen da azken urratsak zehazteko, eta ondotik, 19:00etan kooperatibaren batzar eratzailea izanen da.

Bilera hori irekia izanen da BixtuBera Kooperatiba sortzen parte hartu nahi duten herritar guztientzat.

Ortzegunean eratuko duten kooperatibaren estatutuak dagoeneko onartu zituzten irailaren 14ean egin zuten bileran eta hemen irakurri daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun