Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko bilera eginen dute ortzegunean Beran

Udako atsedenaldiaren ondotik, Berako Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko partaidetza prozesuan azken urratsak egitekoak dira Beran. Horretarako, ortzegunean, hilaren 14an, bilera eginen dute.

18:00etan elkartuko dira Beralandetan, eta ondoko gaiak izanen dituzte mintzagai: lan taldeen hausnarketa partekatzea, kooperatiba sortzeko urratsak zehaztea, kooperatibaren izena erabakitzea eta behin-behineko estatutuak onartzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun