Bestak 2023

Etxalarko bestak ospatuko dituzte heldu den astean

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 11a, 14:00

Abuztuaren 14tik 18ra hainbat jarduera izanen dira herrian

Abuztuak 14, astelehena
17:00etan VII. lasterketa herrikoia. Haur eta helduentzat lasteketa ez lehiakorra. 12 urtetik beherako haurren izen ematea. 17:30ean haurren lasterketa eta helduen izen ematea. 18:00etan helduen lasterketa. Ondotik berendua izanen da. 19:45ean agerraldi ixila Euskal Presoak Euskal Herrirat. 20:00etan altxaferoa. Txistulariak, trikitilariak, Elutxa txaranga, buruhandiak eta kankailuak. Xanpaina eta goxokiak banatuko dituzte. 21:30ean herri afaria frontoian. Herri afarian eta ondotik txarangak animatuko du gaua. 00:30ean dantzaldia Gabanerarekin. 

Abuztuak 15, asteartea
10:30ean diana gaiteroekin, buruhandiekin eta kankailuekin. 11:30ean meza nagusia. 12:30ean herriko dantzarien saioa txistulariekin eta musikariekin. Ondotik eskola zaharreko estalpean hamaiketakoa dantzarientzat eta musikarientzat. 18:30ean herri kirolak. Proba konbinatuak. Aizkoran Nerea Sorondo eta Maika Ariztegi; aizkora altueran Patxi Larretxea eta harri jasotzaileak. 20:00etan  Fan & Go taldearen emanaldia. 00:00etan Fan & Go taldearen emanaldia.

Abuztuak 16, asteazkena
10:30ean dianak herriko trikitilarien eskutik, buruhandiekin eta kankailuekin. 11:00etatik13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara haurrendako joko parkea, txu-txu trena, puzgarriak eta joko tradizionalak Nafar Produccionesen eskutik. 13:30ean Asauttiki haurrentzat. 16:30ean eskalada frontoi atzealdean haurrentzat eta helduentzat. 17:00etan XXIX. Mus Txapelketa. 19:30ean Chuchin Ibañez eta mariatxiak. 00:00etan DJ Txingudi.

Abuztuak 17, ortzeguna
10:30ean diana herriko txistularien eskutik, buruhandiekin eta kankailuekin. 11:00etan herriko umeen XXXVI. pilota txapelketako finalak. Aurre-benjaminak/ benjaminak, benjaminak/alebinak eta infantilak. 12:00etan Aitor Danboriena Memoriala XII. pilota txapelketako finala. 13:00etan pilotako sari banaketa. 18:30ean herriko trikitilarien saioa. Ondotik trikitilarientzat berendua eskola zaharrean. 19:30ean Saltoka euskal musika eta dantza tradizionala. 00:00etan Bidebatez taldearen erromeria. 

Abuztuak 18, ortziralea
10:30ean diana Elutxa txarangaren eskutik, buruhandiekin eta kankailuekin. 12:30ean bertsolariak: Sebastian Lizaso eta Angel Mari Peñagarikano. Gai jartzailea: Joseba Olagarai. 14:00etan jubilatuen bazkaria Larraburuan. 14:00etan asaua ermitako Zelaian. Plaza ingurutik Elutxa txarangarekin batera elkarrekin abiatuko dira bertara. 17:00etan Pontx eta Potx pailazoak. 20:00etan Burrunba elektrotxaranga. 21:00etan Puntu Morea kultur etxeko arkupean. 23:00etan Dantzaldia Obaneuke taldearekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun