San Esteban eguneko arratsaldean Aurreskua dantzatu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 4a, 08:00

San Esteban egun handiko goizeko dantzen ondotik, arratsaldeko Aurreskuaren txanda izan zuten Beran. Txistularien laguntzarekin Herriko Etxeko plazara joan ziren dantzariak eta Aurreskuan, Amaiur Goñi eta Julia Artieda izan ziren aitzinesku eta Nahikari Loiarte eta Kattalin Berasain atzesku. Goizeko eurien ondotik, plazako dantzako momentuan bederen atertu zuen eta urdin guneren bat ere izan zuten zeruan.

Aitzinesku eta atzeskuekin batera, Irati Lazkanotegi, Ane Otamendi, Joel Pikabea, Naroa Zapiain, Kemen Zapiain, Maddi Ordoki, Oihan Pikabea, Idoia Goia, Ortzadar Iratzoki, Lorena Perez, Nahia Elizagoien, Enaitz Erkizia, Oier Larretxea, Eneritz Marizkurrena, Peru Lekuona, Eider Molinero, Luka Alzuguren, Izaro Torres, Loitzate Goñi eta Jone Etxepare aritu ziren arratsaldeko dantzetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun