Bestak 2023

Abuztuaren 2tik 6ra ospatuko dituzte beratarrek herriko bestak

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 31a, 09:00
Ohi bezala abuztuaren 2an 12:00etan botako duten altxaferoarekin hasiko dira bestak Beran.

Asteazkenean hasi eta igandera bitartean ospatuko dituzte aurten Berako bestak, abuztuaren 2tik 6ra. Egitarau bete-betea dute aurten ere eta goizeaz, arratsaldean eta gauean zer egina izanen da.

Abuztuaren 2a, asteazkena

  • 11:30ean ahantzien oroimenez lore eskaintza Herriko Etxeko plazako oroigarrian.
  • 12:00etan 2023ko San Esteban besten hasiera adierazteko Herriko Etxetik altxaferoa botako da eta ezkil-jotzea izanen da. Aldi berean, ttikiendako goxokiak eskainiko dira.
  • Ondotik, erraldoiak eta buruhandiak ibiliko dira, Incansables txarangak eta Ezpelur gaiteroek lagunduta.  
  • 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.
  • 19:00etan  Berako txistularien kalejira Illekuetatik herriko plazara.
  • 19:00etan txosnen irekiera Toki Onako patioan.
  • 19:30ean kontzertua Toki Onako patioan Akerbeltz taldearekin.
  • 21:00etan dantza herrikoiak Altzateko karrikan.
  • 23:30ean Akerbeltz taldearen kontzertua Toki Onako patioan.
  • Egun osoan Incansables txaranga karrikaz karrika ariko da. 

Abuztuaren 3a, ortzeguna

  • 09:30ean txistulariek diana joko dute; Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute.
  • 10:30ean meza nagusia Esteban Donearen ohoretan Berako Abesbatzak lagunduta.
  • Meza ondotik,  Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako Makil Dantzak eta Bordon Dantza dantzatuko dituzte txistularien laguntzaz.
  • Gero, Miren Amuriza eta Josu Sanjurjo bertsolariek kantatuko dute Herriko Etxeko arkupetan.
  • 13:00etan Ezpelur gaiteroak Ibardinen ibiliko dira.
  • 17:00etan Incansables txarangak San Jose zahar etxean joko du.
  • 18:00etan Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko plazan txistularien laguntzaz. Gero, Berako Bandaren kontzertua Herriko Etxeko plazan.
  • 21:00etan Dantza herrikoiak Altzateko karrikan Ezpelur gaiteroen laguntzarekin.
  • 23:00etan su artifizialak Matzada futbol zelaitik Zaragozana pirotekniaren eskutik.
  • 23:30ean DJ Bull Toki Onako patioan. 

Abuztuaren 4a, ortziralea

  • 09:00etan Musika Eskolako trikitilariak eta pandero-jotzaileak Garaitarretan ibiliko dira, eta Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute.
  • 10:00etan plater tiroa ehiza ibilaldia modalitetan Lizuniagako tiro eremuan. Herrikoentzat bakarrik. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza elkartea.
  • 11:15ean Incansables txarangak San Jose zahar etxean joko du.
  • 12:30ean Herri danborrada Herriko Etxetik plazatik Altzateko plazara. Antolatzailea: Berako Banda. Entsegua: abuztuaren 1ean. 19:00etan Herriko Etxeko plazan.
  • 16:00etatik 18:00etara haurrentzako jokoak: Jokai Merkatu plazan (eguraldi txarra edo sobera bero eginez gero, Altzateko pilotalekuan).
  • 17:30ean pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. Sarrera: 30 euro, Agara prentsan.  Antolatzailea: Aspe.
  • Ondotik, emakume pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. Antolatzailea: Ados pilota.
  • 19:00etan Trikidantz taldearekin kontzertua Toki Onako patioan.
  • 20:00etan Etxera! elkartasun ekitaldia Mukixutik Toki Onako estalpera. Ibilbidea: Mukixu, Altzate karrika, Uraldea karrika, Julio Caro Baroja pasealekua, Toki Onako patioa.
  • 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan.
  • 23:00etan Trikidantz taldearen kontzertua Toki Onan.
  • Egun osoan Incansables txaranga karrikaz karrika ariko da. 

Abuztuaren 5a, larunbata

  • 09:00etan Irats taldeko trikitilariak eta pandero-jotzaileak Suspelan ariko dira eta Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan.
  • 12:30ean erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur gaiteroen laguntzarekin ibiliko dira Agerran.
  • 11:00etatik 13:00etara puzgarriak Eztegara pilotalekuan.
  • 14:00etan Kantu bazkaria Altzateko pilotalekuan, Sarrera: Helduak 24 euro eta haurrak 12 euro. Antolatzailea Labiaga ikastola.
  • 16:00etatik 18:00etara puzgarriak Eztegara pilotalekuan, 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin  Altzateko karrikan.
  • Ondotik, zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan.
  • 23:00etan Olaia Inziarte eta Des-kontrol taldeen kontzertuak Toki Onako estalpean.
  • 23:00-07:00 Puntu Morea.
  • Egun osoan Incansables txaranga karrikaz karrika ariko da.

Abuztuaren 6a, igandea

  • 09:00etan Bera kantari eta Ezpelur gaiteroak Dornaku eta Suspelttiki auzoetan ibiliko dira.
  • 10:00etan Herriko pilotarien pilota partidak Eztegara pilotalekuan. Benjaminak, alebinak, infantilak eta helduak. Antolatzailea: Gure Txokoa elkartea.
  • 12:00etan erraldoiak eta buruhandiak Altzatetik Herriko Etxera, Ezpelur gaiteroek lagunduta. Agurra Herriko Etxeko plazan.
  • 12:30ean mutxikoak dantza saioa Merkatu plazan (eguraldi txarra eginez gero Toki Onako patioan).
  • 14:30ean herri bazkaria Toki Onako estalpean.
  • 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.
  • 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzate karrikan.
  • Ondotik zezensuzkoa aterako da.
  • 23:00etan Hammond York taldearen kontzertua Toki Onako patioan.
  • Egun osoan Incansables txaranga karrikaz karrika ariko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun