Herrian badago zer egin, bai kanpotarrentzako eta baita aranztarrentzako ere; «urte osoan egun seinalatuak ditugu; otsailean inauteriak, abuztuan bestak, urrian kultur egunak… eta noizbehinka kontzertuak, aurkezpenak eta solasaldiak antolatzen ditu Euskara Mankomunitateak».
Eskaintza dezente baldin bada ere, «herriko jendearen parte hartze falta nabaritzen da bestetatik eta inauterietatik kanpo. Herritarrak animatu nahiko nituzke urte osoan egiten diren ekitaldietan parte hartzera». Hala ere, «bestetan plazan aranztar pila ikusten da dantzan, bete-betea egoten da bertze herriekin konparatuta eta pozgarria da, harro egoteko modukoa».