Baigorriko Basaizea Kultur Batasunak antolatuta, Nafarroaren egunaren 43. edizioa ospatuko dute apirilaren 30ean. Egun handia apirileko azken igandea bada ere, aitzinetik ere zenbait kultur ekitaldi egiten hasiak dira, Baigorrin eta inguruko herrietan ere. Apirilaren 23an, igandean 18:00etan Baigorriko Bil Etxean, Lesakako Mairu Antzerki Tailerraren Intxaurra antzezlana ikusgai izanen da. Sarrera 10 euro ordaindu beharko dute helduek.