Baigorriko Basaizea Kultur Batasunak antolatuta, Nafarroaren egunaren 43. edizioa ospatuko dute apirilaren 30ean. Egun handia apirileko azken igandea bada ere, aitzinetik ere zenbait ekitaldi eginen dituzte, Baigorrin eta inguruko herrietan ere.
- Apirilaren 13an, ortzegunean 20:00etan Urepeleko Amerikanoenean, Beasaingo dantza taldeak eta Bira produkzioak-ek egindako Azken dantza maisua dokumentala eskainiko dute. Sartzea 5 euro ordainduko da.
- Apirilaren 14an, ortziralean 18:30ean, Popo Larreren oroimenez egindako Bolante baten historia filma emanen dute Baigorriko Bil Etxean, Lagunduren eskutik. Sartzea urritik izanen da. Filma proiektatzeaz gain, ezagutu zutenen lekukotasunak izanen dira eta haren atzemateko egin diren ikerketak aurkeztuak izanen dira. Popo bezala desagertu diren militanteak ere aipatuko dira, hala nola Pertur eta Naparra, Euskal Memoria Fundazioko kideekin.
- Apirilaren 15ean, larunbatean 11:00etan, Beñat eta Unai Gaztelumendiren Bidea da borroka komiki aurkezpen kantatua eginen dute Ortzaizeko Menta liburutegian. Sarrera urririk.
- Apirilaren 23an, igandean 18:00etan Baigorriko Bil Etxean, Mairu Antzerki Tailerraren Intxaurra antzezlana ikusgai izanen da. Sarrera 10 euro ordaindu beharko dute helduek.
- Apirilaren 28an, ortziralean, Aldudeko Alfaroinian Colette Larrabururen Francoren mende kantatzen genuenean aurkezpen kantatua izanen dute.
- Apirilaren 29an, larunbatean 20:30ean Baigorriko Bil Etxean Tartean Teatroa antzerki taldearen Ez Dok Hiru antzezlana ikusgai iznen da. Helduek 12 euro ordaindu beharko dute eta txartelak www.basaizea.com webgunean edo Baigorriko Oronos Spar saltegian eskura daitezke. Arrats berean, 22:00etan, Cumbiam’Bero karrika animazioa izanen da Baigorriko ikastolan. Sarrera urririk izanen da.
Nafarroaren Eguna apirilaren 30ean
Hilabete osoko Kulturaldi hau borobiltzeko, apirilaren 30ean Nafarroaren Eguna ospatuko dute Baigorrin, egitarau zabalarekin.
09:00etan Merkatua izanen da elizako plazan eta ikastolako askaria. 11:00eran desfilea Behereko plazatik Gaineko plazarat Ortzaizeko kabalkada, Beasain, Irurtzun eta Leitzako dantza taldeekin. Gainera, makilariak, Nafarroako eta Baigorriko ziganteak, trikitilariak, txistulariak, gaiteroak, Basaldunak eta Uztaritzeko txaranga, Ezpela eta Kuxkuxtu txarangak. 11:30ean ekitaldia elizako plazan. 12:00etan Bas’hitza eta Irrintzina. 13:00etan Larrain dantza eta Jauzirak. 14:00etan Ikastolako bazkaria Plaza Xokon.
Herriko etxearen aitzinean, arratsalde osoan, haurren xokoa izanen da: puzgarriak, egurrezko jokoak, animazioak, aurpegi tindaketak eta Pontx pailazoa 16:00etan.
14:00etan Ratapunk elektrotxaranga, 17:00etan Broken Brothers Brass Band, 19:00etan Larrain dantza eta dantza eta 20:00etan taberna ibiltaria.
Behereko plazan, berriz, 15:00etan bertso saioa famiien xokoan: Aitor Etxebarriazarraga, Joanes Illarregi, Maddalen Arzallus eta Nerea Ibarzabal. 16:30ean dantza ikusgarria. 17:30ean Kiki Bordatxo. 19:30ean Janus Lester. 21:00etan Willis Drummond eta 23:00etan Dupla.
Autobusak
Aipatzekoa da aurten autobusak ere izanen direla, 09:00etan Tafalla, Iruñea (geldialdia Zubirin), Baiona (geldialdia Larresoron), Donibane Lohizune (geldialdia Senperen), Elizondo (geldialdia Erratzun eta itzulera 03:00etan Baigorritik), Donapaleu, Hazparne eta Mauletik abiatuko direnak. Txartelak salgai basaizea.com webgunean.