Erdiz Bizirik plataformak solasaldia eskainiko du apirilaren 13an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 12a, 14:00

Hainbat mobilizazio egiten ari da Erdiz Bizirik plataforma harrobi egitasmoaren kontra.

Ortzegunean 19:00etan Arrano elkartean

Magna Magnesitas Navarra enpresak Erdizen, Baztango bazkaleku nagusian, egin nahi duen harrobi irekiaren inguruko solasaldia eskainiko du Erdiz Bizirik plataformak  apirilaren 13an, ortzegunean 19:00etan Lesakako Arrano elkartean. Gaur egungo egoera zein den azaldu eta apirilaren 22an Iruñean eginen den manifestazioan parte hartzera animatu nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun