Erdizko meategiaren proiektuaz

Erdiz Bizirik taldeak apirilaren 22an Iruñean eginen den manifestazioan parte hartzeko deia egin du

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 5a, 10:00

17:00etan Antoniutti parketik abiatuko da mobilizazioa eta autobusak antolatuko dituzte Baztandik joateko

Urte hasmentan iragarri bezala, Erdiz Bizirik plataformak Iruñera eramanen ditu mobilizazioak apirilaren 22an, larunbata, «Magnesitas Navarras enpresak Erdizen egin nahi duen meategi proiektuarekiko desadostasuna adierazteko». 17:00etan Antoniutti parketik abiatuko dira eta Sarasaten akituko dute.

Landa eremuaren defentsan lelopean, mobilizatzera deitu dituzte «Euskal Herriko nahiz atzerriko eragile eta banako guztiak» eta joareak eramateko eskatu dute, «ahal bezain bertze asots egiteko». Gainera, autobusak antolatzen ari dira Baztandik joateko, eta Euskal Herriko bertze zenbait eragile ere bertaratzeko antolatzen ari dira.

Solasaldi informartiboak

Meategi egitasmoaren berri emateko, plataformak hainbat solasaldi eman ditu azken asteetan Euskal Herriko hainbat herritan. Sei hitzordu gehiago antolatu dituzte hurrengo egunetan: apirilaren 7an Baigorrin, 13an Azpeitian eta Lesakan, 18an Oñatin, 19an Iruñean eta 20an Leitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun