Helduendako bere lehen liburua argitara eman du Trini Mikelarena beratarrak

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 5a, 15:00

Trini Mikelarena beratarra, bere azken liburua esku artean duela.

‘Como la vida misma’ goiburupean, 30 kontakizun labur idatzi ditu gaztelaniaz

Trini Mikelarena Peña beratarrak ‘Como la vida misma’ liburua argitaratu berri du, Letrame argitaletxearen bitartez. 30 kontakizun labur idatzi ditu gaztelaniaz, batzuk bere bizitzarekin zerikusia dutenak. Lehen aldiz helduei zuzendutako liburua argitaratu du Mikelarenak, lehendik euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako eta berak ilustratutako Hegaka ez zekien txantxangorria eta Sagarroi gazte baten egunkaria haurrendako liburuen ondotik.

Esku artean bertze proiektuak badituela ere aipatu digu Mikelarenak, «bai helduentzat, bai haurrentzat idazteko». Bien bitartean, Jokin Armanekin batera kudeatzen duen Armi galeriako erakusketekin ere segitzen du. Orain, Helena Elbusto artistaren hamasei margolan zintzilikatuak dituzte Berako Suspela auzoko 1. zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun