Parke eolikoaren inguruan solastatzeko batzarra eginen dute igandean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 23a, 14:00

Argazkia: Pere Lopez Brosa

Malerrekan eta Bortzirietan parke eolikoak egiteko proiektuek ezinegona sortu dute Arantzan, eta gaiarekin kezkatuta, igande honetan, martxoaren 26an, 11:00etan batzarra antolatu du herritar talde batek. Gaiaren inguruan solastatzeko plazan bilduko dira eta interesa duten guztiei agertzeko deia egin diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun