Inauteriak 2023

Berako inauteriak ospatuko dituzte otsailaren 15etik 20ra

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 14a, 11:00

Urtero bezala, gustu guztietarako egitarau zabala prestatu dute asteazkenetik astelehenera

Otsailak 15, asteazkena 
18:00etan Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleen inauterietako kontzertua Kultur Etxean. 

Otsailak 16, ortzeguna
Goizean haurren zingar arrautze eskea herrian barna. 15:45ean haurren Inudeen eta Artzainen desfilea eta karrozak suhiltzaileen parketik hasita Eztegara pilotalekuraino. Ondotik parte hartzaileentzako merienda Kultur Etxean. 

Otsailak 18, larunbata
19:00etan Kaldereroen desfilea Illekuetatik Herriko Etxeko plazara. Parte hartzaileak ordu erdi lehenago egon beharko dira prest Illekuetan kalejira hasteko. Eguraldi txarra bada, Altzateko frontoian eginen dute zuzenean ekitaldia.  

*Entsegua gaur, asteartea, 20:00etan, Isidoro Fagoaga Musika Eskolan. 

Otsailak 19, igandea
10:00etatik aitzinera Inudeen eta Artzainen desfilea herrian barna Eztegara pilotalekutik abiatuta. 18:00etan Inudeen eta Artzainen desfilea Eztegara pasealekuan hasita. 

*Entseguak gaur, asteartea, eta 17an, ortziralea, 19:30ean Toki Ona Kiroldegian.    

Otsailak 20, astelehena
Goizean zingar arrautze eskea baserrietan. Egunean zehar karrozak herrian barna. 18:00etan hasita Bide batez taldea Toki-Onako estalpean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun