Edalontzi berrerabilgarrien proba pilotua eginen dute Berako Mendi Egunean

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 12a, 16:00
Gisa honetako edalontzi berrerabilgarriak izanen dituzte Santa Barbarako igoeran parte hartzen dutenek.

Plastikozko edalontziak ahalik eta guttien erabiltzea du helburu eta apirilaren 16ko Berako Mendi Maratoi Erdira begira eginen dute

Datorren larunbatean, Berako XVI. Mendi Eguna dela eta, Santa Barbarako gailurrean jartzen den hornidura likidoko puntuan, plastikozko edalontziak ahalik eta gutxien erabiltzeko proba pilotua eginen du Manttale Mendi Lasterketa taldeak. Korrikalari bakoitzak plastikozko edalontzi berrerabilgarri bat jasoko du dortsalarekin batera, erlojuaren kontrako lasterketan eraman beharko duena.

Proba pilotu bat egitea da helburua, apirilaren 16an eginen den Berako Mendi Maratoi Erdira begira, erabilera bakarreko ohiko plastikozko edalontzien erabilera ahalik eta gehien murriztu nahi baitute.

Neurri honen helburua Manttalek antolatzen dituen lasterketak ingurumenaren arloan jasangarriagoak izatea da, hauek egiten diren ingurune naturala zaintzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun