Urtarrilaren 9tik aitzinera, espero dute behar diren errefortzuak ailegatuko direla, eta, orduan, lehengo egoerara itzultzea espero dute, eta mediku bakoitzak bere herriko kontsulta pasatzea, Lesaka estali behar denean izan ezik (talde osoaren artean banatzen baita).
Oharrean gaineratu dutenez, oraingo egoera honi konponbide bat ahalik eta azkarren aurkitzeko promesak egia bihurtzea espero dute bileran parte hartu dutenek: «egoera hau ez da desiragarria ez herritarrentzat ez osasun etxeko langileontzat —diote—, baina zirkunstantziek behartuta gaude. Herritarren ulermena beharrezkoa da eta guztion babesa eskertzen dugu».