Etxalarren Gorosurreta auzoko bidea itxita egonen da datorren astelehenetik ortziralera mantentze-lanak egiteko

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 9a, 09:30
Gorosurreta auzora sartzeko beheko sarrera

Heldu den astelehenetik ortziralera, buruilaren 12tik 16ra, auzo osoa gurutzatzen duen bidea moldatzen ariko dira langileak. Horretarako, neurriko handiko makinak eta kamioiak ibiliko dira egunero eta ezinezkoa izanen da bertze ibilgailuekin gurutzatzea. Bidea erortzen hasia zen toki batzuetan harri-lubetak eginen dituzte pendoitzak indartzeko eta, bidenabar,  hondatuta dauden zatiak ere zolaberrituko dituzte. Etxalarko udalak 250.000 euro inbertituko ditu aurten Larraburuko saihesbidean eta baserrietako bide nagusietan hobekuntzak egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun