Berako Udalak ziztada bidezko bertze eraso bat salatu du

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 11a, 14:18
Ziztaden kontrako elkarretaratzea egin zuten larunbat arratsean Beran eta gau berean gertatutako bertze ziztada baten berri eman du orain Berako udalak.

Berako Udalak ziztada bidezko bertze eraso baten berri izan du eta honen aurrean ondoko ohar hau argitaratu du: «Berako Udalak bestetan egondako ziztada bidezko erasoak gaitzesteko bando bat zabaldu zuen abuztuaren 9an. Larunbat arratsa lasai joana zelakoan pozik geunden eta bestak bakean bukatu izanaren sentsazioarekin. Baina tamalez, egun batzuetara, Udalak gure herriko bestetan izandako bertze ziztada bidezko eraso baten berri izan du. Ohar honen bidez, erasoa jasan duen emakume honi ere gure babes eta elkartasun guztia helarazi nahi diogu».

Berako udalak bertze behin argi utzi nahi du ez duela inongo erasorik onartuko eta horrelakorik ez errepikatzeko lanean segituko duela. «Argi dugu eraso hauek emakumeen kontrako bertze indarkeria mota bat direla, eta alarma soziala areagotu nahi ez dugun arren, beharrezkoa ikusten dugu gure gaitzespenik irmoena adieraztea emakumeen kontrako eraso guztien aitzinean».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun