Etxalarko bestak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 12a, 11:00
Ortzeguneko asau egunarekin borobilduko dituzte Etxalarko bestak.

Etxalarren Andramari bestak ospatuko dituzte abuztuaren 14tik 18ra. Igande arratsaldeko altxaferoaren aitzinetik lasterketa eta merienda eta ‘Euskal Presoak Euskal Herrirat’ agerraldi isila eginen dute. Egitarau zabala prestatu dute, ortzeguneko Asauarekin eta Trikidantz dantza taldearen musikarekin borobilduko dena.

Abuztuak 14, igandea

17:30ean haurren lasterketa. 18:00etan helduen lasterketa. Ondotik merienda denentzat. 19:45ean agerraldi isila Euskal Presoak Euskal Herrirat lelopean 20:00etan altxaferoa, txistulariak, trikitilariak, Elutxa txaranga, buruhandiak eta kankailuekin animatua. Txanpaina eta goxokiak banatuko dira. 21:30ean herri afaria frontoian. Herri afarian eta ondotik Elutxa txarangak animatuko du giroa. 00:30ean dantzaldia Fan&Go taldearen eskutik.

 

Abuztuak 15, astelehena

10:30ean diana gaiteroekin, buruhaundiekin eta kankailuekin. 11:30ean meza nagusia. 12:30ean Andramari Dantza Taldearen saioa txistulari eta musikariekin. Ondotik Eskola Zaharreko estalpean hamaiketakoa dantzari eta musikarientzat. 18:30ean herri kirolak. Nafarroako herriz herri txapelketaren jardunaldia. 22:00etan su artifizialak, igerilekutik botako dituzte.  20:30ean dantzaldia Gabernarekin. 00:00etan dantzaldia Gabenararekin.

 

Abuztuak 16, asteartea

10:30ean diana trikitilariekin, buruhaundiekin eta kankailuekin. 10:00etan plater tiroketa Domisaintzan Ehiza Elkartearen eskutik 11:00-13:00  eta  15:00-18:00 haurrendako jokoak. 13:30ean Asauttiki. 16:30ean eskalada haur eta helduentzat, frontoi gibeleko paretean Miren eta Paxkuren eskutik  17:00etan mus txapeketa. 19:00etan Chuchín Ibañez mariatxi taldearen emanaldia. 20:00 museko sari banaketa. 00:00etan DJ Txingudi.

Abuztuak 17, asteazkena

10:30ean diana herriko txistulariekin. 11:30ean herriko umeen pilota txapelketako finalak, aurre-benjaminak, benjaminak eta infantilak 12:30ean Aitor Danboriena Memoriala pilota txapelketako finalak. 13:00etan pilota txapelketako sari banaketa. 18:30ean herriko trikitilarien emanaldia. Ondotik merienda eskola zaharrean. 19:30ean saltoka.  00:00etan erromeria Bizphiru Pelau taldearekin eskutik.

 

Abuztuak  18, ortzeguna

10:30ean diana Elutxa txarangaren eskutik, buruhaundiekin eta kankailuekin. 12:30ean mozorro lehiaketa plazan. 14:00etan jubilatuen bazkaria. 14:00etan asaua ermitako zelaian. Plaza ingurutik Elutxa txarangarekin batera denak elkarrekin abiatuko dira ermitako zelaira. Buelta landatan barna izanen da. 20:00etan dantzaldia Trikidantz taldearekin. 23:30ean dantzaldia Trikidantz taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun