Uda giroa

Lila Puntua izanen dute Etxalarko bestetan igande gauean

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 13a, 12:00
Eraso sexisten kontrako Lila Puntua izanen dute Etxalarren igandetik astelehenerako gauean.

Arantzako bestetan ez da izanen, baina bai Arantza Rock jaialdian

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak Lila Puntu zerbitzua eskainiko du Etxalarko bestetan, igandetik astelehenerako gauean, 00:00etatik goizeko 3:00ak arte Kultur Etxearen beheitiko arkupeetan. Bertan  informazioa eta arreta eskainiko da, eta baita zenbait material ere. 

Arantzako bestetan Lila Punturik paratuko ez den arren, Arantza Rockeko ogauean paratuko dute, orduan da jende gehiago espero delako. Ordutegia ere 00:00etatik 3:00etara izanen da. 

Bertzalde, herritarren batek eraso bat gertatu dela informatu nahi badu idatziz, helbide elektroniko honetara bidal dezake gertatu denaren inguruko informazioa: info.lilapuntua@gmail.com. Helbide elektroniko horretan jasotzen den informazioaren inguruko datu pertsonalik ez da zabalduko (ez izenik, ez jatorririk, ez adinik…). Informazioaren trataeran anonimotasuna bermatua egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun