Uda giroa

Arantzako bestak ere abuztuaren 12tik 15era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 11a, 10:00
Astelehen goizean eskainiko dituzte herriko dantzak frontoian.

Arantzan ere Amabirjin egunaren aitzineko asteburua aprobetxatu nahi dute eta ortzirale eguerdian botako dute txupinazoa, azken bestez geroztik jaiotako haurrei ongietorria eman bidenabarkoan. Herriko dantzarien emanaldia eta herri bazkaria ere izanen dute ortziralean Bankako Menditarrak taldeak alaitua. Larunbatean herri kirola txapelketak izanen dira, igandean auzo arteko desafioa eta astelehenean hainbat pilota partida, bertzeak bertze. Bestak, berez, asteleheneko Amabirjin Egunarekin bukatuko badira ere, hurrengo larunbatean, abuztuak 20, Arantza Rock izanen da.

Abuztuak 12, ortziralea

12:00etan txupinazoa eta azken bestez geroztik jaiotako haurrei ongietorria. 12:05ean herriko dantzarien emanaldia. 14:00etan herri bazkaria Goiko Karrikan, Arantzako produktuekin osatua eta Bankako Menditarrek alaitua. 17:00etan kartel erakusketa eta jokoak herriko etxeko gorapean.  18:00etan ginkana eta zezena herriko plazan. 20:00etan musika plazan: Belfast.  Ondotik  zezensuzkoa. 00:00etan musika plazan: Belfast.

  

Abuztuak 13, larunbata

10:00etan diana. 11:00etan haurren herri lasterketa: 2008az geroztik jaiotakoak. 12:30ean luntxa lasterkarientzat herriko plazan. 14:00etan elkartasun bazkaria Ekaitza Elkartean. 16:00etatik 19:00etara puzgarriak. 17:00etan herri kirolak frontoian. Sarrera 2 euro.  Nafarroako gizonezkoen 2. mailako aizkora txapelketako kanporaketa eta Nafarroako emakumezkoen txokor biltze txapelketa. 19:00etan presoen aldeko kalejira. 20:00etan kantu poteoa plazatik abiatuta. 00:00etan musika plazan: Bizphiru pelau.

 

Abuztuak 14, igandea

10:00etan diana. 12:00etan Ekaitza Elkarteak antolatutako pilota txapelketako finalak frontoian. 17:30ean auzoen arteko desafioa plazan. 20:00etan buruhaundi eta trikitilarien kalejira.  20:30ean musika plazan: Trikidantz. 21:00etan auzoetako afariak. 00:30ean musika plazan: Trikidantz.

 

Abuztuak 15,  astelehena

10:00etan diana. 11:30ean herriko dantzak frontoian. 17:30ean pilota partidak frontoian. Sarrera 2 euro:  Bortzirietako gaztetxoak: Koldo Lakar - Ekai Madariaga vs Eukeni Etxenike - Beñat Etxabide. Neskak: Irantzu Etxebeste - Olatz Ruiz de Larramendi vs Olatz Arrizabalaga - Naroa Agirre. Mutilak: Alberto Ongai – Martxel Iztueta vs Eneko Yoldi – Mikel Beroiz. 20:00etan bertsoak plazan: Nerea Ibarzabal, Amaia Agirre, Sustrai Colina eta Sebastian Lizaso. Gaia jartzen: Patxi Larretxea.  21:30ean zezensuzkoa.  00:00etan musika plazan.

 

Abuztuak 20, larunbata

Arantza Rock

Ilunabarrean  Matraka elektrotxaranga herriko karriketan. 22:30ean  hasita Modus Operandi, Janus Lester, Kinada eta Patxuko Nice plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun