52 danborjolek parte hartu dute Berako danborradan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 4a, 14:00

Hiru urte. Mila egun baino gehiago pasatuak ziren Berako bestetako azken danborradatik eta gaur eguerdian berriz ere danbor soinuak hedatu dituzte 52 danborjolek eta 30 bat musikarik, Joseba Lasarteren zuzendaritzapean Herriko Etxeko Plaza eta Altzateko Plaza lotu duen danborradan. Giro polita izan dute. 2016an danborrada berreskuratu zutenean 48 danborjole atera ziren eta ondoko urteetan, urtetik urtera gehiago izan ziren. Azken urte horietan baino guttixeago izan dira aurten, baina giro ederrean ibili dira Berako Tanborrada eta Juan Colmenerok espreski konposatutako Aupa Bera joz.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun