Itxura batean, duela kasik 90 urte hasi ziren Union Veratarra taldekoak ateratzen, goizeko 5etan! jotzen zuten dianaren ondotik. 1967-68 urteetan berreskuratu zuten, gauerdian egindako ateraldiren batekin eta, irudietan ageri den bezala, ttikienen tanborradarekin. Gero, 1980. hamarkada hasieran gazte batzuk atera ziren (1980 eta 1981eko argaziak ere ageri dira bilduma honetan), baina geroztik galdu zen, 2016 urtera arte. Orduan 48 lagun atera ziren danborra jotzen eta urtero-urtero gehiago izan dira. Azken bi urteetan jo ezinik gelditu ondotik, gaur eguerdian berriz ere danbor-burrunba soinuak izanen dituzte Beran.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!