Abuztuaren 1ean eginen den Berako Gau Kroseko ibilbidea ezagutarazteko ateraldia antolatu du Manttale mendi lasterketa taldeak. 21:45ean elkartuko dira Altzateko plazan eta denak parte hartzera gonbidatuta zaudete. Beharrezkoa da frontala eramatea. Gogoratu uztailaren 31n bukatuko dela lasterketa honetan izena emateko epea.
Petzl markak bortz frontal zozketatuko ditu
Bertze aldetik, Ptzel markak, trail running, eskalada, alpinismo, abentura eta espeleologiarako materiala saltzen dituen babesleak, abuztuaren 1eko Berako Gau Krosean bortz frontal zozketatuko ditu.
Zozketatuko diren frontalak Iko Core dira, eta 500 lumeneko potentzia dute, 79 gramoko pisuarekin bakarrik. Kopetako linterna kargagarri bat da, aukera anitzekoa, lepoan ere eraman daitekeena edo lanpara bihur daitekeena bere garraio-zorroari esker.
Ptzelek proban lagunduko du gau lasterketetarako ezinbertzekoa den elementu bat eskainiz: frontala.