7.3 kilometroko luzera eta 300 metroko desnibel positiboa ditu probak, eta gehienez 200 parte hartzailek hartzen ahako dute parte. Izen ematea ireki dago Manttaleren webgunean, baina izen ematea online egin nahi dutenei ordenagailuarekin egiteko eskatu diete, mugikorrarekin egitean ordainketak arazoak ematen dituelako.
Internetez izena ematen dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta egunean bertan izena emanez gero, aldiz, 12 euro ordaindu beharko dira.
Dortsalak abuztuaren 1ean banatuko dituzte irteeran 20.00etatik aitzinera eta 22:00etan abiatuko dira lasterkariak. Bi kategoria egonen dira, emakumezkoena eta gizonezkoena eta helmugaratzen diren lehenengo bi koadrilentzat eta partaide gehien dituen koadrilarentzat ere sariak egonen dira.
Parte hartzaileek derrigorrez frontala eraman beharko dute. Dena den, ibilbidea ongi seinalizatuta egonen dela jakinarazi dute Manttaleko arduradunek.
Lasterketaren, irteera eta helmuga Altzateko merkatu plazan izanen da, eta hau da osatu beharko duten ibilbidea: Altzateko Merkatu Plaza (irteera), Altzate karrika, Mukixu, Julio Caro Baroja karrika, Ugalzubia, Matzada, Illekueta, Altzateko plaza, Altzate karrika, Legia, Matzenborda, Ezpondakoborda, Lazarenborda, Plaza Zaharra, Gernikako arbola karrika, Xubixabal, Bidasoa karrika, Espidobaita, (pareko eskaileretatik goituta), Kaxerna, Garmendiko borda, Haritzalde, Mitxinborda, Egurregi, Garakoetxeko Borda, Sarron, Lamixene, Illekueta, Altzateko Merkatu Plaza (helmuga).