Serigrafiak bertan egiteari garrantzia ematen diote; «Serigrafia.eus markapean beti Nafarroan inprimatua jartzen dugu, hori da gure aldarria. Herri ttiki batean bizi gara eta bizirik mantendu nahi badugu, bertan ekoiztea hagitz garrantzitsua da». Gainera, material ekologikoak erabiltzen dituzte, «gure ingurua eta ongizatea bermatzeko».
«Bertan egiteak eta ekologikoa izateak produktua aunitz garestitzen duela uste dute aunitzek, baina ez du hala izan beharrik. Guk soilik Lesakako dendan eta online saltzeko erabakia hartu genuen, modu honetan salmenta zuzena da, erdibidekoak kentzen ditugu eta prezioan eragina du». Gainera, bezeroarekin harreman zuzena dute; «hori hagitz garrantzitsua da guretzat eta bezeroak hurbiltasuna baloratzen du».