«Denetik» egin daiteke kiroldegian; «spinning, pilates, esekidura bidezko entrenamendua, aktibitate gidatuak, gimnasia, akuaerobika… gainera, bi igerileku ditugu igeri egiteko eta jolasteko eta gune termala saunekin, erlaxatzeko eta zaintzeko». Honez gain, bizikleten alokairu zerbitzua ere eskaintzen dute Katea Bikeren kolaborazioarekin.
Zerbitzuen eskaintza sasoiaren araberakoa izaten da, «aktibitate gidatuak neguan puskaz gehiago izaten dira eta udan gehiago kanpoko igerilekuan ibiltzen dira. Udan jendeak disfrutatu nahi du, eguneroko errutina galduz eta bertze modu batean entrenatuz». Orain egunero irekitzen dute kiroldegia, 10:00etatik 21:00etara, eta eguraldiaren arabera, kanpoko edo barneko igerilekua erabiltzen dute.