Bihar bukatuko da Arantza Rocken aldeko frontenis txapelketan izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 1a, 14:30
Ekainaren 11n jokatu zuten esku pilota txapelketako finalistak.

Duela aste batzuk esku pilotarekin egin bezala, abuztuaren 6an frontenis txapelketa antolatu du Arantzako Gazte Asanbladak aurtengo Arantza Rock jaialdiari laguntzeko. Hasiera batean abuztuaren 5ean eginen zela iragarri bazen ere, azkenean abuztuaren 6an eginen da, larunbatarekin. Parte hartu nahi dutenek biharkoa izanen dute izena emateko azken eguna.

Izena 689 13 50 27 telefonoan egin beharko da eta bikoteko zortzi euro ordaindu beharko dira.

Bertzetik, aste honetan iragarri ditu Arantzako Gazte Asanbladak aurtengo Arantza Rockeko taldeak zein diren: Abuztuaren 20an izanen da eta taldeak Modus Operandi, Janus Lester, Kinada eta Patxuko Nice izanen dira. Horrez gain, ilunabarrean, Matraka elektrotxaranga ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun