'Baztan Bidasoako Oihan hezeak' dokumentala aurkeztuko du Iñaki Atxak ekainaren 17an Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 15a, 12:00
Iñaki Atxa elizondoarrak bere azken dokumentala aurkeztuko du ortziralean Etxalarren.

Ortziralean 19:00etan ikusgai izanen da emanaldia kultur etxean

Elizondoko Iñaki Atxaren Baztan Bidasoako oihan hezeak (sic) dokumentala ekainaren 17an, ortziralean 19:00etan, ikusgai izanen da Etxalarko kultur etxean. Jende orori zuzendua da eta doan ikusi ahal izanen da.

Atxa, ikus-entzunezkoetan ibilbide luzea duen profesionala da. Azken lan honetako protagonista Kirik urtxintxa da eta berak gidatuko du ikuslea lau urtaroetan barrena. Urtaro bakoitzari dagozkion paisaien irudiak ikusiko dira eta bertan bizi diren animalia basatien egunerokoa nolakoa den ezagutzeko aukera izanen du ikusleak.

Lan honekin, Sobrarbeko Dokumental Etnografikoaren Nazioarteko Jaialdiko Espiello Agora x l’aragonés saria irabazi du Atxak.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun