Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak emanaldia eskainiko du bihar Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 8a, 21:00
Donostiako Udalaren Txistularo Taldeak kontzertua emanen du asteazken arratsaldean Berako kultur etxean, herriko txistu ikasle eta dantzariekin batera.

Musika eskolako txistulariekin eta Gure Txokoa elkarteko dantzariekin batera, asteazkenean 17:00etan kultur etxean

Larunbatean Beran ospatutako Euskal Herriko Txistu Egunari segida emanez, martxoaren 9an, asteazkenean 17:00etan Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak emanaldia eskainiko du Berako Kultur Etxean Isidoro Fagoaga musika eskolako txistu ikasleen eta Gure Txokoa Dantza Taldeko dantzarien laguntzarekin.

Egitaraua

Jose Ignacio Ansorenaren zuzendaritzapean honako egitaraua eskainiko dute:

Martxa heraldikoak   Miguel González Bastida (1920-2013)
Le basque eta biscayenne   Marin Marais (1656-1728), Ezezaguna*
Bosgarren tonuko sonata   Joaquin Oxinaga* (1719-1789)
Arizkun (sagar dantza eta mutil dantza)   Jose Ignazio Ansorena (1953)
Idiarena   Eduardo Gorosarri (1889-1947)
Enarak (Etorrera-hegaldia-Xirrinaren heriotza-Ttiunta-Azken agurra)   Jose Ignazio Ansorena (1953)
Zirkus Vilem Reimann* (1906-1992)
Musika kutxa   Anatoli Liádov** (1855-1914)
II Rapsodia   Luis Urteaga (1882-1960)
Berako makil dantza    Herri doinuak***
Hiru damatxo   Jose Ignazio Ansorena (1953)

Moldaketak

* Jose Ignazio Ansorena
** J. Mª González Bastida
*** Txomin Agirregomezkorta

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun