Dozenaka txistulari elkartuko ziren larunbatean Berako karriketan, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatutako jardunaldian. 09:15ean goiz deia eginen zuten Altzateko plazatik abiatuta, eta ondotik Euskal Herriko Txistu Elkartearen batzarra eginen zuten. Batzarra bukatuta, Josu Goia zenaren etxera ziren, eta Ai, hori begi ederra abestia interpretatu zuten bere etxeko atarian.
Eguerdian kontzertua eskaini zuten Herriko Etxeko plazan Gure Txokoa Dantza Taldeko kideekin eta erraldoiekin batera eta ondotik, bazkaria izan zuten Zubiondo jatetxean.
Hala ere, hau ez da txistulariek Beran eskainiko duten emanaldi bakarra izanen. Martxoaren 9an, asteazkena, 17:00etan Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak emanaldia eskainiko du Kultur Etxean musika eskolako txistularien, eta Gure Txokoa Dantza Taldeko dantzarien laguntzarekin.