Berako alkateak udalaren izenean oharra bidali die Plaza Zaharreko bizilagunei egoeraren berri zehatza emanez. Ohar horretan erraten denez, bihar bertan hasiko dituzte lanak. Buxadura garbitu bitartean, erreka hodietan sartu eta lur gainetik eramanen dute lixutegiraino.
Errekak putzu bat sortu da lur azpian eta Lorenzobaitako sotoan ura filtratzen hasi da
Suhiltzaileek egin dituzte topografia lanek baieztatu dute erreka oraingo aparkalekuaren azpitik pasatzen dela eta Lorenzobaitatik hurbil ur-putzu bat dagoela. Izan ere, Lorenzobaitako sotoan ura filtratzen da eta, segurtasunagatik, etxeko bizilagunak berriz atera dituzte etxetik.
Lanak bihar astelehena hasiko dituzte
Lur azpitiko kanaletik pasatzen den erreka lur gainetik bideratuko dute, hodietan sartuta. Bihar astelehena hasiko dituzte lanak. Horrela, errekako ura kenduta, buxadura errazago garbituko dute. Bitartean, errekako ura hodietan sartuta eramanen dute lixutegiraino.