Ttipi Txartela

«Hiletetan zerbitzu guztiak eskaintzen ditugu»

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 31a, 12:00

Duela 46 urte ireki zuten lehenbiziko Irache beilatokia eta badira 27 urte inguru gure eskualdean aritzen direla lanean; Donezteben, Leitzan, Beran, Lesakan eta Elizondon

Hileta zerbitzuan «dena» eskaintzen dute; «beilatoki zerbitzua, tanatopraxia, errausketa, lurperatzea, hilerriko lanak… prozesu guztia. Gainera bertako tanatopraktoreak dituen tanatorio bakarra gara eskualdean».

Tradizioei eutsi eta hildakoei lur ematea gustatzen zaienik badira, «baina egia da geroz eta gehiago egiten ditugula errausketak. Hala ere, hautsak gero lurperatzen ditugu». Azken agurra emateko moduak ere aldatzen ari dira, «eta geroz eta gehiago eskatzen digute hautsekin bitxiak egitea». Ile eta hezur ttikiak hauts bihurtu eta labe batean zeramikarekin nahasten dituzte, gero 3D inprimatzile batekin bitxia sortzen dute. «Hautsak lauburu edo kapsula batean sartzeak atentzio gehiago ematen zuen, baina oraingo bitxiak hagitz eramangarriak dira, diskretuagoak».

Internet bidezko zerbitzua ere ematen dute, «lehenbizikoetarikoak izan ginen eskelak online paratzen eta Whatsappez bidaltzen, baita dolu mezuak eta loreak Internetez bidaltzen ere». Egunean 25.000-30.000 bisita jasotzen dituzte, «ongi funtzionatzen du».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun