Aitzineko egunetako hitzorduarekin segituz, gaur ere 07:30etik 09:00etara lantegiko atean bildu dira Zalain Transformados lantegiko hainbat langile eta sindikatuetako ordezkariak. Hala eginen dute bihar eta etzi ere. Horrez gain, ortzegunean batzar orokorra egitekoa dute eta 11:00etan elkarretaratzea eta prentsaurrekoa.
ELAk bere aldetik, langileen soldatetan dauden aldeak nabarmendu nahi izan ditu gaur TTIPI-TTAPAn: «Zalainen, langileen artean, sei kategoria daude, eta batetik bertzera, mila euroko aldea dago», adierazi du Karmelo Conde ELAk lantegian duen ordezkariak eta enpresa batzordeko presidenteak. Gaineratu duenez, «taldeko bertze enpresetan hiru kategoria daude. Bistakoa da Zalainen hiru kategoria gehiago nahi dituztela, horrela hiru mila euro guttiago ordaintzen baitiete kategoria baxuko langileei». Are gehiago, «gainera, protestatzeko ahotsa kentzen digute, mugitzen denak ez baitu goiti egiten».
Hurrengo hitzorduak
- Uztailaren 21ean:
- 07:30etik 09:00etara informazio piketeak.
- Uztailaren 22an:
- 07:30etik 12:00etara informazio piketeak.
- 09:00etan batzar orokorra.
- 11:00etan elkarretaratzea eta prentsaurrekoa Zalaingo ateen aitzinean