Zalain Transformados lantegiko zuzendaritzarekin gaur egin duten bilerak «deusetarako ez duela balio izan» adierazi dute

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 16a, 18:30

Lan hitzarmen duina eskatuz, bigarren greba eguna izan dute gaur Condesa taldeko Zalain Transformados lantegian. Horrekin batera, enpresak deituta bilera egin dute langile batzordearekin, baina Karmelo Conde ELAk lantegian duen ordezkaria eta enpresa batzordeko presidenteak TTIPI-TTAPAri adierazi dionez, «ez du deusetarako balio izan». Condesa taldeko zuzendari nagusia ere bileran izan dela jakinarazi du, «baina neurri baztertzaileak alde batera uzteko borondaterik gabe segitzen dute».

Horrenbertzez, grebari eutsiko diote langileek. Hurrengo hitzordua astelehen goizean izanen dute.

  • Uztailaren 19an:
    • 07:30etik 09:00etara informazio piketeak.
  • Uztailaren 20an:
    • 07:30etik 09:00etara informazio piketeak.
  • Uztailaren 21ean:
    • 07:30etik 09:00etara informazio piketeak.
  • Uztailaren 22an:
    • 07:30etik 12:00etara informazio piketeak.
    • 09:00etan batzar orokorra.
    • 11:00etan elkarretaratzea eta prentsaurrekoa Zalaingo ateen aitzinean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun