Ricardo Baroja eskolaren 40. urteurreneko erakusketa irekiko dute gaur Beran

Ttipi-Ttapa 2021eko ekainaren 4a

Ricardo Baroja eskolako ikasleak, ikastetxe atarian.

Berako Ricardo Baroja eskolaren 40. urteurrena dela eta egiten ari diren jardueren artean, oraingoan, argazki erakusketa bat antolatu dute. Ricardo Baroja eskola: 40 urte argazkitan erakusketa hau, kultur etxean egonen da publikoari irekita, gaurtik hasita hiru asteburutan. Ortziraletan 17:00etatik 19:00etara eta larunbatetan eta igandetan 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara izanen da ikusteko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun