Manttalek eta Oier Ariznabarretak egindako apustua solasgai gaurko Biba zuek! saioan

Ttipi-Ttapa 2021eko apirilaren 30a

Manttale nagusitu zitzaion Ariznabarretari.

Saioa 18:00etan hasiko da ETB1en.

Joan den apirilaren 11n Oier Ariznabarretak eta Manttaleko lasterkariek egindako erronka izanen dute hizpide gaurko Biba zuek! saioan. Manttaleko lasterkariak izanen dira gonbidatuen artean eta azken sei edizioak irabazi dituen Ariznabarretaren kontra egindako apustuaren nondik norakoak kontatuko dituzte. Manttaleko 21 lasterkariek maratoi erdia ordubete, 45 minutu eta 46 segundotan bukatu zuten eta Oier Ariznabarretak ordubete, 47 minutu 11 segundo behar izan zituen. Saioa 18:00etan hasiko da eta hemen ikus daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun