Oier Ariznabarretaren eta Manttaleko lasterkarien arteko erronka bideoan bildu du Ibai Iturriak

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 22a, 15:00

Apirilaren 11n Oier Ariznabarretak alde batetik, eta Manttale mendi lasterketa taldeko lasterkariek bertzetik, Berako Mendi Maratoi Erdia osatu zuten. Durangoko lasterkariak maratoi erdiaren 21 kilometroak berak bakarrik egin behar izan zituen, eta aldi berean, Manttaleko 21 lasterkarik erreleboka osatu zuten lasterketa, bakoitzak kilometro bana eginda. Manttalekoak nagusitu ziren. Orduko irudiekin bideoa egin du Ibai Iturria beratarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun