Koronabirusa

Lesakako Udalak boluntarioak behar ditu heldu den asteko txertaketetan laguntzeko

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 15a, 08:00

80 urtetik goitikoek joan den martxoaren 30ean hartu zuten Covid-19aren aurkako txertoaren lehenbiziko dosia Lesakan.

Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako 70 urtetik goitikoei koronabirusaren kontrako txertoa paratuko diete heldu den asteartean eta asteazkenean. Zehazki, martxoaren 30ean lehenbiziko dosia hartu zuten 80 urtetik goitikoek bigarren dosia hartuko dute asteartean eta asteazkenean 70 eta 79 urte bitartekoen txanda izanen da. Hori antolatzeko, ordea, boluntarioak behar dituzte.

Apirilaren 20ko eta 21eko txertaketetan lagundu nahi duenak 948 63 70 05 telefonora deitu eta izena eman dezake. Lesakako Udalak jakinarazi duenez, boluntarioekin astelehenean, apirilaren 19an, bilera bat eginen dute Lesakako Udaletxean, 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun